'Gurasoleku' proiektuak 11 hezigunetako gurasoak lotuko ditu aurten Laudion eta Amurrion

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko ira. 7a, 13:09

0-5 urteko umeak dituzten gurasoen artean euskara sustatzeko 'Gurasoleku' egitasmoa, Amurrion ez ezik, Laudion ere garatuko da aurten. "Poz handiz" zabaldu du berria Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak Gurasoleku egitasmoaren nondik norakoak aurkeztu ditu sarean. "0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatzea xede du Gurasoleku programak. Iaz, Amurrion abiatutako ekimena Laudiora ere zabaldu dugu", adierazi dute webgunean.

AEK eta Berbalagun programarekin sortu zuten Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilukoek proiektua, eta Amurrion jarri zuten iaz abian. "Laudioko Udal Euskaltegia batu da sustapenera aurten", nabarmendu dute. Hargatik, bilakaerarekin pozik agertu dira: "Poz handiz esan dezakegu Laudio eta Amurrioko eskola eta haurreskola guztiek parte hartzen dutela ekimenean". Orotara, beraz, 10 hezigunetako gurasoak ariko dira 2022/2023 ikasturtean proiektuan parte hartzen:

  • Amaurre ikastetxea
  • Aresketa ikastola
  • Mendiko eskola
  • Zabaleko ikastetxea
  • Tantaka eta Tipitapa haurreskolak
  • Aretako Fabian Legorburu eskola
  • Latiorro ikastetxea
  • Laudio Ikastola
  • La Milagrosa ikastetxea
  • Lamuza eskola
  • Matxintxu haurreskola

Era berean, spota zabaldu dute ekimenaren berri emateko:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide