Psilocybe taldeak debuta egingo du Orbeko Etxean, Laudioko metal musikako beterano ugarirekin

Aitor Aspuru Saez 2022ko ira. 8a, 07:00

Psilocybe taldea entsegu lokalean. Ezkerretik eskuinera, Jorge eta Miguel (zutunik), Fernando eta Txarli (eserita) eta Julio baterian./ Aiaraldea

Larunbatean Psilocybe taldeak lehenengo aldiz joko du. Anti-Ke, Blinded, Arbol edota Finisterrae banden kide ohiek osatzen dute eta Orbeko Etxean igoko dira oholtzara.

Larunbatean debuta egingo du Psilocybek Orbeko Etxean. Ordea, taldekideentzat ez da, inondik inora, euren lehen kontzertua. Izan ere, Julio, Txarli, Miguel, Fernando eta Jorge hamaika musika proiektutan aritu dira aurretik. 

Bereziki ezagunak dira lehenengo laurak, Laudioko Skuatean aritu baitziren Arbol, Finisterrae edo Anti-Ke trash, metal eta hardcore bandetan. Gauzak horrela, Txarlik azaldu du Psilocybek 80ko metala egiten duela. Juliok, bateriaren atzetik, erantsi du rock kutsua ere duela bere soinuak.

Hain zuzen, eurek biek abiatu zuten proiektua duela urte eta erdi, eta gero Miguel (bigarren gitarra) eta Fernando (baxua) batu ziren. Taldera elkartu den azkena Jorge izan da. Berak Sarraskin parte hartu zuen, eta abeslaria da.

Psilocybek izugarri estutu du abuztutik bere jarduera. 7 abesti prestatu dituzte larunbaterako, eta Jorgek atzo egin zuen bere hirugarren entsegua. 

Momentuz, taldeak ez du aurreikusi zuzeneko gehiago eskaintzea, larunbatekoa proba izango da. Dena ondo aterako balitz, Garrastatxun jotzea baloratuko dute, eta etorkizunean Bartzelona edo Madrilera joatea.

Larunbateko hitzordua Orbeko Etxean izango da 21:00etan eta Furrala crust talde madrildarrarekin eta Dead People punk bartzelonarrekin joko dute laudioarrek. 5 euro balioko du sarrerak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide