'Laudio On' tokiko merkataritza sustatzeko kanpainak ostegunean zozkatu zuen 2.000 euroko saria eta Soraya Villa Novo izan zen irabazlea. Laudioarrak irailaren 15eko goizean kobratuko beharko du saria, herriko merkatarien artean berak aukeratzen dituen produktu edo zerbitzuen bidez.
Laudio Berrikusi App aplikazioaren zabalpenerako baliatu du APILL elkarteak ekimena eta jadanik 2.000 erabiltzaile baino gehiagok deskargatu dute. Esaterako, zozketa honetan parte hartzeko, ekaina eta abuztua bitartean 2.643 erosketa tiket igo zituzten tresnara.
2 sari handi laster
Beste bi zozketa egingo dituzte egitasmoaren barruan. Batean egonaldia irabazi ahalko da: Port Aventura Halloween-en urriaren 29an, 30ean eta 31n, Gold River hotelean.
Bestean, 2.000 euroko txekea eskuratzeko parada egongo da, abenduaren 29ko goizean trukatzeko.
Zozketa bietan parte hartzeko, Laudio Berrikusi App-ra igo behar dira 10 euro edo gehiagoko erosketa tiketak.