Irailaren 10ean jokatu zen Maeztun (Araba) Euskal Herriko bote luzeko txapelketa. Ez da ohiko kirola, baina hainbat pilotarik hartu zuten parte modalitate honetan. Hain zuzen, herrialdeka lehiatu ziren; eta Herriaren Pilota Elkartetik Aimar Amondok eta Oier Piconek izan zuten norgehiagokan parte hartzeko aukera.
"Lehen partida honetan ezin Bizkaia gainditu (9-3 bizkaitarren alde), baina hala ere esperientzia bikaina izan da"
Kirol elkarteak sare sozialetan azaldu duenez, 9-3 galdu zuten Bizkaitarren aurka: "Lehen partida honetan ezin Bizkaia gainditu (9-3 bizkaitarren alde) baina, hala ere, esperientzia bikaina izan da eta hurrengo jardunaldian gogor ekiteko prest gaude! Animo Araba!".
