Lau kategoria eta 5 multzo egon dira Arabako Emakumezkoen Padel Torneoan. Guztira, 57 bikotek hartu zuten parte aurreko asteburuan jokatutako txapelketan eta, beraz, 100 emakume baino gehiago aritu dira elkarrekin jolasten eta lehiatzen. Horien artean egon dira zenbait aiaraldear ere.
Berez, 4 kategoriatan banatu dituzte kirolariak; baina bigarren mailan bi multzo egin zituzten jende andana medio. Aiaraldetik hiru bikotek eman zuten izena, eta horietako batek eskuratu du bigarren mailako lehen postua: Izaskun Azula eta Rosabela Fernandezek osatutakoak.
Alabaina, maila berean -Bigarren A multzoan- aritu dira Izar Mendiguren-Iraia Escandon eta Ohiane Gallego-Naiale Urkijo ere. Lehen partida galdu zuten arren, finalerdietara ailegatzea lortu zuten laurek, Mendiguren-Escandon bikoteak irabazi arren. Hemen ikusi daitezke txapelketako partida guztien emaitzak.
Arabako Padel Federazioak antolatu zuen ekimena, Arabako Foru Aldundiaren eta beste zenbait babesleren ekarpenari esker.