Iluntzean, aldiz, dantza erakustaldia eskaini zuten Untzueta dantza taldeko kideek, txosnagunean. Handik gutxira, txiki geratu zen karpa, ehunka lagun bertaratu baitziren musika kontzertuez gozatzera.
Lyrikan izan zen oholtzara igotzen lehena. Musikari laudioarrak bere auzoa hautatu zuen zuzenekoak ematen hasteko, hainbat urtez kontzerturik eman gabe egon ostean. Ondoren, Oxabi erromeria eta DJ Teso arduratu ziren jaia animatzeaz.
Gaur amaituko dira Latiorroko jaiak. Marmitako txapelketa izaten ari da jarduera nagusia, baina ez bakarra. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.
Argazkiak: Aitor Aspuru Saez eta Txabi Alvarado Bañares