4-8 irabazi zuen Iparraldek Arabaren aurka, Laudion jokatutako Euskal Herriko Bote luzeko txapelketan

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko ira. 20a, 08:51

Larunbatean izan zen norgehiagoka Laudioko Lamuza frontoian. Aimar Amondok eta Oier Piconek jolastu zuten, besteak beste, Arabako taldean.

Aurrera darrai Euskal Herriko Bote luzeko txapelketak. Maeztun izan zen lehenbiziko saioa, eta lurraldeen arteko partidei ekin diete orain. Hala, Laudioko Lamuza frontoian burutu zuten Iparraldeak eta Arabak euren arteko erronka. 12:00etan izan zen hitzordua, eta bertan aritu ziren lehiatzen goizean zehar. Herriaren PIlota Elkarteak sare sozialetan eman du esperientziaren berri: "Partida ederra Arabak eta Iparraldeak eskaini digutena". 

Arabako taldean Herriaren elkarteko bi jokalari ari dira parte hartzen: Oier Picon eta Aimar Amondo. Iparraldeko aurkariak, berriz, Senperekoak izan ziren, elkarteak zehaztu duenez.

Bote luzearen ezaugarriak eta historia

Bote luzea pilota jokoaren modalitatea da ezagutzen direnetatik zaharrena. Eskuarekin soilik jokatzen da, eta luzetara. Funtsean, aurkariak paretari begira beharrean, aurrez aurre kokatzen dira, eta pilotak ez du hormarik jotzen errebotean ez bada. Egun, plaza edo frontoietan jokatzen bada ere, antzina landa edo soroetan egiten zuten. Horregatik, pilota soro edo soropil gisa ere deitu izan da. 

XX. mendearen erdialdean galdu zen Euskal Herrian, antzina oso ezaguna eta zabaldua izan bazen ere. Zuberoan mantendu zen hobekien, eta Valentzian (Espainia) ere oso antzekoa den jokoa dute, llargues izenekoa, zenbait ezberdintasun badituzte ere.

Argazkiak: Herriaren Pilota Elkartea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide