Ekotopaketak egingo dituzte irailaren 30tik urriaren 2ra Portugaleten. “Krisi ekosozialaren” larritasuna mahai gainean jarri eta horri aurre egiteko estrategiak garatzen hastea izango da jardunaldien xede nagusia.
Irailaren 8an egin zuten topaketako egitarauaren aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian, baina beste hainbat tokitatik ere igaroko dira antolatzaileak, ekimena jendarteratzeko.
Ostegun honetan Aiaraldean egingo dute aurkezpena, 19:00etan Laudioko Kultur Etxean. Sukar Horia kolektiboko kideak egongo dira bertan hitzaldia eskaintzen. Hain zuzen, ‘krisi ekologikoa eta klase borroka’ izango dute hizpide.
