Laudioar Txirrindulari Elkarteak antolatuta, erlojupeko lasterketa burutu dute gaur arratsaldean Gardeako industriagunean. Katuxa jauregiaren aldamenean kokatu dituzte irteera eta helmuga puntuak, eta adinaren arabera itzuli kopuru desberdina osatu behar izan dute partaideek. Hala, Arabako hainbat txirrindulari elkarte aritu dira norgehiagokan: Gasteiztik etorritako 3 talde, Lautadako bi (Agurain eta Dulantzikoak), Zuiako bat eta Aiaraldeko beste bi (Laudio eta Amurrio elkarteetako kirolariak).
Modu horretan eman diote hasiera Arabako denboraldiari. Orotara, ehun txirrindulari baino gehiago aritu dira nor baino nor, eta 6-14 urte bitartean harrobia sendo datorrela erakutsi dute guztiek.