Asteburu oparoa izan dute Kirikiño Atseden taldeko kideek. Euskararen egunak direla-eta, laburmetrai lehiaketa antolatu zuten larunbatean. Igandean, berriz, Kirikiño basoaren ikasturte hasiera ospatu zuten. Hala, goizean, zianotipia tailerra burutu zuten, eta arratsaldean rokodromoaren inagurazioa. Alabaina, ez zen hori berrikuntza bakarra izan. Familia batek etxola bat oparitu zien espazioa atontzeko: "Opari ederra jaso dugu! Begira zelako etxetxoa ekarri diguten Basoa espaziora! Ederra da ezta? Mila esker familia eta baita bultzatzen eta orekatzen ibili zaretenoi! Auzolanean edozer dugu posible!". Horrez gain, 'Viernes de risaca' umore saioaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Udazkena, ekintzaz lepo
Asteburukoa ez da izan Kirikiñok zabaldutako nobedade bakarra. Webgunean jaso dituzte datozen hilabeteetako proiektu eta ekintza guztiak: