ETB1eko Biba Zuek telebista saioan azalduko da Faktoria datorren asteartean -urriak 4-, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, Korrontzi taldeko Agus Barandiaranek gidatutako Kantujiran atalean egingo du agerpena espazioak.
Telebista saioko lantaldeak atzo egin zituen grabaketa lanak Faktorian bertan. Proiektua eta espazioa ezagutzeaz gain, Paula Urquijo gazte laudioarrarekin solasteko tartea ere izan zuten. Urquijok Faktorian egin zuen egonaldi artistikoa udan, dantza garaikideko pieza berri bat sortzeko lanetan. Pieza horren aurrerapen txiki bat ikusteko aukera egongo da astearteko saioan.