Goizean "museo bizia" sortu dute Ermualden, Euskal Herritik, Kataluniatik eta Espainiako Estatutik etorritako 11 elkarteren laguntzaz. Bertan, gudu zelaietako egunerokoa nolakoa zen erakutsi diete santutegira hurbildu diren dozenaka bisitariei.
Historian barrena murgiltzeko aukera dago oraindik. Izan ere, 16:00etan, Guda Zibilieko bataila baten antzezpena egingo dute, bai eta gerran hildako aiaraldearrei omenaldia ere.