KULTURLAB

Igor Arzuagaren horma-irudiak jantzi du Laudioko Zumalakarregi etorbidea

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko urr. 3a, 08:48

Igandean jarri zuten Igor Arzuaga artistaren horma-irudia Zumalakarregi etorbidean. Pieza berriak segida emango dio Kulturlab egitasmoak ekainean abiatutako esku-hartze artistikoari.

Igor Arzuagaren "Hau ez da pipa bat" ilustrazioak janzten du ostiralaz geroztik Laudioko Zumalakarregi etorbidea. 15 metro koadroko horma irudiak artista aretarraren ilustrazioa jaso du, ekainean Kulturlab egitasmoaren barruan abiatutako esku-hartze artistikoari segida emanez.

Arzuagak, René Magritte artista belgikarrari egin dio keinu horma irudi bilakatu den ilustrazioan. Argazki-oinarri baten gainean tratamendu digitalaren bidez egindako ilustrazioa da artista aretarrak aurkeztutakoa.

Inside Out proiektua

Kulturlab 02 ekimenak bere hurrengo egitasmoa ere aurkeztu du; Fair Saturday kultur mugimenduarekin bat egin, eta nazioarteko Inside Out proiektuaren barruan jasotako 300 argazkiak jarriko dituzte Laudioko "toki enblematiko" batean.

Azaroaren 26an jarriko dituzte argazki guzti horiek, oraindik iragarri ez duten lekuan. Baina laudioarrei adi egoteko eta erretratuen instalazioan laguntzeko deia zabaldu dute: "kulturaren papera aldarrikatzeko, eta Lamuza parkea erreferentziazko kulturaren parek gisa berreskuratzeko ahaleginak bikoizteko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide