"Emakumeen buru osasuna eta ongizatea zaintzeko" sortu dute 'Mamiak' tailerra

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko urr. 3a, 17:43
Mamiak proiektua aurkezteko prentsaurrekoa egin dute gaur Laudion. / Aiaraldea.eus

Prentsaurrekoa egin dute 'Mamiak' egitasmoa aurkezteko gaur Lezeaga aretoan. Emakumeen buru osasuna zaintzeko 10 saio antolatuko ditu Laia Eskolak.

Emakumeen buru osasuna sendotzea izango da 'Mamiak' ekimenaren helburua. Gaur aurkeztu dute ikastaroa Lezeaga aretoan Loli Muriel Berdintasun zinegotziak, Yolanda Perez udaleko zerbitzu teknikariak, eta Maria Angeles Becerro mediku psikoterapeuta eta psikodramatistak, buru osasunean aditua denak.

Bihar hasiko da tailerra, eta 20 lagunek izango dute parte hartzeko parada, plaza kopuru mugatua izango baitu. Hala, urritik abendura 10:00etatik 13:00etara elkartuko dira asteartero Lezeaga aretoan bertan. "Taldean jasotzen duten babes emozionalak antsietate maila murriztea eragiten die, ohitura eta egoera sozioemozionalak garatzearen bitartez", adierazi du Loli Muriel berdintasun zinegotziak.

"Taldean jasotzen duten babes emozionalak antsietate maila murriztea eragiten die, ohitura eta egoera sozioemozionalak garatzearen bitartez"

Partaideek terapeutarekin saio bat egingo dute aurrez, aurreratu dutenez. Iaz egin zuten lehen esperientzia, eta 17 emakumek hartu zuten parte, "oso harrera ona izan zuen", Yolanda Perezen hitzetan. "Taldeak beharrezkoa du horrelako foro eta espazioa, egunerokotasuneko ezinegonarekin hausteko. Udal zerbitzuengandik babestuak sentituko dira, hainbat erraminta emango baizaizkie", erantsi du.

Nabarmendu duenez, hasieratik amaierara kide guztiek jarraitu zuten ikastaroa , "horrek erakusten du taldeak lortutako kohesio, ongizatea eta babesa". 

Maria Angeles Becerroren esanetan, "soluzioa ez dago pildoretan". Hargatik, saioen aurretik partaideen egoeren identifikazioa egiten dute, gero psikodrama teknikaren bidez lantzen dute: "Eginez ikasten dugu. Gure pisu psikologikoetarako oso erraminta baliagarria da, eta sakonera doa. Horregatik deitzen da programa 'Mamiak ser profunda mente mujer'".

"Emakume subjektuen eraikuntza jorratuko dugu, zaintzaile rolei erreparatuta"

Besteak beste, antsietatearen kontra borrokatzeko erlaxazio teknikak irakatsiko dituzte, "baina askoz harago joango gara, emakume izateko moduetara. Emakume subjektuen eraikuntza jorratuko dugu, zaintzaile rolei erreparatuta. Ohikoan, besteak zaintzeko gaude, ez gure buruak. Hori kulturalki ikasitakoa da, eta horregatik, espazio propioak sustatuko ditugu, elkar zaindu eta emakumeen beharrei erantzuteko espazio eta babeslekuak eraikiko ditugu".

30 urte baino gehiago daramatza Becerrok programa gidatzen, eta horregatik, emaitza positiboa izatea espero du, aitortu duenez. "Isolamendutik komunitatera jauzia ematea da helburua, COVIDak isolamendu asko eragin baitu", erantsi du, "ez da tratamendua egitea bakarrik, komunitatearen pertenentzia sentitzea baizik. Eta, zentzu horretan, iazko taldeko askok komunitate bizitzari heldu diote saioen ondotik".

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide