Asteburu gorabeheratsua izan dute Herriaren Pilota Elkarteko kideek pala txapelketan. Gasteizen eta Amurrion izan dituzte norgehiagokak, eta partida bakarra irabazi dute. Hain zuzen, larruz aritu ziren lehiatzen, eta 35-25 etxeratu uzten aretarrek garaipena.
"Goizekoa baino hobeto joan zen arratsaldeko partida", aitortu dute Herriaren Pilota Elkartekoek sare sozialetan. Izan ere, goizean gasteiztarrak eta amurrioarrak izan zituzten aurkari, eta Amurriokoek garaitu zituzten laudioarrak. Zehazki, 22-12 irabazi zuten Gerrero-Gonzalez amurrioarrek Alonso-Amondo bikotea.
Adurtzako kiroldegian eta Lakuako frontoian jaso dituzte eskualdeko ordezkariak gasteiztarrek, eta Amurrion zein Aretan izan zituzten gainontzeko partidak."Eskuz binaka arituko direnak Amurrion eta Gasteizen jokatu dute. Paleta larruz aritu direnak Aretako pilotalekuan", zehaztu dute.
