Omnia alderdiak prentsa oharra zabaldu du Laudioko azken udalbatzan onartutako ordenantza fiskalak baloratzeko. Taldeak kritikatu du beraiek proposatutako neurriak ez dituela aintzat hartu udal gobernu taldeak, eta aipatu du zein egitasmo eraman zituen:
- Ekonomia-jardueren gaineko zerga eguneratzea
- Ibilgailu elektrikoei zergak ez kobratzea, edo hobari handiena ematea
- Lurzoru libreko jabe handienei ahalik eta gehien handitzea Ondare Higiezin Zerga
- Hutsik dauden etxebizitzei Ondare Higizein Zergaren %50 kargatzea
EAJk eta PSE-EEk ezarritako ordenantzei dagokienez, Omniak ondo baloratu du tasak izoztea, inflazioaren eragina dela medio. Edonola ere, salatu du neurri gehiago ez hartzea eta "gehien dutenei" gehiago ez kobratzea, udal zerbitzuen bideragarritasuna bermatzeko.
"Aurten egin den eguneraketa duela 11 urte egin izan balitz, Antzokia eraikita egongo litzateke, 1.200.000 euro baitira urtero"
Zentzu horretan, Omniak bereziki azpimarratu du ekonomia-jardueren gaineko zerga gehiago eguneratzearen beharra: "Hori eskatzen ari gara udalean sartu ginenetik duela 11 urte".
Alderdi independentearen aburuz, zerga hori guztiz eguneratu gabe izateak kalte ekonomiko izugarriak sortzen ditu: "Aurten egin den eguneraketa duela 11 urte egin izan balitz, Antzokia eraikita egongo litzateke, 1.200.000 euro baitira urtero. Guk proposatzen genuena izan balitza (1.800.000 euro) kiroldegia eta Antzokia".