2022/10/15 16:00 - 20:00

Tailerra

Kale Arte Eskola: Musika Elektronikoa

Kale Arte Eskola: Musika Elektronikoa
Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Laudio

MUSIKA ELEKTRONIKOA tailerrean, musika elektronikoaren sorkuntza-prozesuan murgiltzeko aukera izango dute partaideek, horretarako oinarriak zein teknika ezberdinak ezagutuko dituzte. Horretaz gain, kantu bat produzituko dute eta bukeran, DJ-arekin batera pintxada saio publikoa egingo dute. 

Irakaslea:
Rlantz (Erlantz Serrano)
https://www.youtube.com/watch?v=nMeRLD-0mDY

AIARALDEKO GAZTEENTZAKO ARTE ESKOLA:
15 (2007)- 18 (2004) urte bitarteko gazteei erakargarri zaizkien tresnak eta baliabideak eskaini nahi zaizkie, modu horretan beraien bizitzan eta aisialdian eragin positiboa izan dezakeen sormen gaitasunak garatuz. Horrela, beraien interesak garatzeko aukera sortuz. 7 tailer izango dira, euren artean osagarri, alegia, nerabe talde ezberdinek guztiak jaso ahal izango dituzte modu jarrai batean (formazio integral bat), bai eta interes partikularrak dituzten gazteak ikastaro bakanetan ere parte hartu ahal izango dute (landu nahi duten arloa jorratzeko).

 

 

Ordutegia: 

16.00-18.00: Tailerra

18.00-18.30: Merienda
18.30-20.00: Tailerra
20.30tik aurrera: Pintxada

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide