300 laudioarren erretratuekin performancea egingo du KulturLab ekimenak azaroaren 26an

Aitor Aspuru Saez 2022ko urr. 11a, 07:15

Koben, Japonian, 'Inside Out' egitasmoaren barruan eginiko ekintza./ KulturLab

Nazioarteko bi ekintzen barruan egongo da performancea. Alde batetik 'Inside Out' arte proiektuan parte hartuko du, bestetik, 'Fair Saturday' egitasmoan.

Azaroaren 26an arte ekintza ikusgarria egingo du KulturLabek Lamuza plazan. Horretarako, 300 laudioarren erretratuekin irudi erraldoia osatuko du. Hitzordu horrekin, nazioarteko bi arte egitasmotara batuko da. 

Alde batetik, 'Inside Out' proiektuari egingo diote ekarpena. Elkarteak berak azaldu du hori: "Parisko "JR" hiriko artistaren proiektua da, 148 herrialdetan garatu dena, 2300 ekintza artistiko baino gehiagoren bidez". Jadanik 450.000 erretratu baino gehiago bildu dituzte ekimen horretan eta laster laudioarrenak ere egongo dira horien artean.

Bestalde, 'Fair Saturday' -Azokako larunbata- proposamenarekin ere egingo du bat performanceak. "Jaialdi hau Black Friday famatu eta ezagunenaren biharamunean ospatzen da, neurrigabeko kontsumismoa eta erosketa konpultsiboaren aurrean kultura eta garapen soziala bultzatzeko beharra salatzeko. Bilbotik sortuta, Fair Saturday proiektua gero eta urrunago hedatzen ari da, eta Laudiotik bat egin nahi dugu ekimen errebindikatzaile, kultural eta sozial honekin" azaldu du KulturLabek. 

Elkarteak ekintzaren berri eman du herritarrak animatu daitezen laguntzen eta erretratuak itsasten. Horrez gain, erretratu berriak egin daitezke. Oraindik ere argazkietan ateratzea nahi badu norbaitek, hauxe da argazkilariarekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia: 656 70 70 80. KulturLabek azaldu du interesgarria dela interesdunek taldeka antolatzea, argazkilariari lana errazteko.

Hitzordu aldarrikatzailea

Egitasmoaren helburua da ez soilik ondo pasatzea edo artea sortzea. KulturLaben helburua da mezua bidaltzea erakundeei: "Erakundeek ausartagoak eta anbiziotsuagoak izan behar dute, eta Lamuza Parkeak eskaintzen digun aukera eta garatzen ari diren obrak baliatu behar dituzte haratago joateko eta erreferentziazko gune kultural erakargarri bat sortzeko. Leku moderno eta parte-hartzailea, egungo kultura sustatzeko balioko duena, baina baita palanka ere egingo duena, gazteen artean kultura sustatzeko eta gorabidean dauden kulturei lekua emateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide