Arabako Foru Aldundiak berretsi du 2024ko amaierara arte ez dela Lamuzako Kultura Etxea berritua irekiko

Aitor Aspuru Saez 2022ko urr. 11a, 18:10

Laudioko Kultura Etxea.

Ondorioz, 5 urte beteko ditu itxita eraikina, hainbat obrak direla eta. 3 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du foru erakundeak Laudioko Lamuza jauregiaren barrualdearen zaharberritze, egokitze eta irisgarritasun lanak egikaritzeko. 

Foru Gobernu Kontseiluak gaur abiatu du esleipena Lamuzako Kultura Etxeko obrak amaitzeko. Guztira, 2.955.797 euroan egin du eta 18 hilabeteko epearekin. Aurreikuspenen arabera, prozedura bukatuko da udaberrian, obrak 2023ko uda baino lehen hasi eta 2024aren amaieran burutzeko.

Zaharberritze proiektuaren helburua da ia 4.000 metro koadroko eraikin horren funtzionaltasuna eta irisgarritasuna hobetzea. Besteak beste banaketa aldatuko dute, eta jauregiaren hegalak lotuko dituzten ibilbide berriekin.

Irisgarritasuna

Lanen xedeetako bat da eraikin guztiz irisgarri bihurtzea igogailu berri baten bidez, desnibelak kenduta, zoladura batzuen kota aldatuta, arrapala txikiak erabilita eta mugikortasun urriko pertsonentzako komun irisgarri berriak eraikita. Proiektuak, gainera, ardatz-korridore handi bat aurreikusi du, jauregiaren mutur bat bestearekin lotzeko.

Halaber, baliozko elementuak eta apaingarriak zaharberrituko dituzte: zurezko eskailerak eta burdina forjatuzko barandak, estaldura zeramikoak, tximiniak, ate batzuk... Horrez gain, gelen zoladuretan, hormetan eta sabaietan, instalazio elektrikoetan, iturgintzan, segurtasunean eta berokugailuetan ere esku hartuko dute.

5 urtez itxita egongo da

2020an hasi ziren lanak Lamuzako Kultura Etxean eta horren ondorioz, 2019ko urrian eskatu zieten hainbat talde erabiltzaileri lekua uzteko. Hortaz, 5 urtez egongo da itxita eraikina.

Lehen fase horretan estalkiak eta fatxadak berritu zituzten, 2,8 milioi euroko aurrekontuarekin. Aurretik, Musika Etxearen eta Kasinoaren birgaitze integralari ekin zioten, 3 milioi eurorekin. Egun, udal liburutegia Musika Etxean kokatuta dago, esaterako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide