Gardeako Santa Krutz baselizako ondarea azaldu zuen Juanjo Hidalgok

Aitor Aspuru Saez 2022ko urr. 12a, 08:11

Juanjo Hidalgo historialariak udan egindako indusketen emaitzak partekatu zituen Gardeako auzunean.

Udan indusketak gauzatu eta gero, Juanjo Hidalgo historialariak hitzaldia egin zuen larunbatean Santa Krutz baselizan bertan. Tenpluaren barruan egin zuen azalpena, eta han dauden ondare elementu txikiak goraipatu zituen; mensulak edota polikromatuak, esaterako. "Bistakoak izan arren, ia ez dira ikusten, eta 500 urte inguru dituzte", ziurtatu du Hidalgok.

Halaber, historialariak argitu zuen indusketak probatu duela baseliza baino lehen ez zela egon bestelako tenplurik kokapen horretan, zeina 1500. urtekoa den, gutxi gorabehera. "Hori argi geratu da ez bakarrik dokumentazioaren bitartez, aztarnak ere daude hori islatzen dutenak", aipatu du.

Hori erakutsi du, adibidez, indusketan agertutako txanponak. Berez, 1470. urtekoa da, Enrike IV. erregearen garaikoa, baina diru hori indarrean egon zen XVI. mendearen hasieran ere.

Hidalgok bereziki baloratu du herritarren erantzuna: "40 lagun inguru batu ginen eta asko Gardeakoak ziren. Izan ere, baselizak xarma handia dauka auzokideentzat eta askok uko egin zioten eraikitako parrokia berrira -XX. mendearen erdialdean egindakoa- joatea mezara. Haserre zegoen jendea, baselizako zenbait elementu eliza berrira eraman zituztelako".

Argazkiak: Antonio Muñoz

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide