Atzo Orbeko Etxean 60 lagun inguru bertaratu ziren Zero, Againsters eta Nerve Gas taldeak ikusteko. Punk generoaren alde ezberdinak landu zituzten hiru musika-bandek, eta eskarmentu handiko kideak zeuden euren artean, bai tokikoak (Againstersen Laudioko Skuatean ibilitako bateriajolea dago, Subterranean Kidsen jotzen baitzuen), zein kanpokoak (Zeroko bateriajolea, RIP taldekoa izan zen). Nerve Gas-eko musikariak, aldiz, Danimarkatik etorri ziren.
Bestalde, aipatzekoa da Orbeko Etxeak erabaki duela aurrerantzean ez duela onartuko txakurrak egotea kontzertuetan, kaltegarritzat jotzen baitu animalien osasunerako.
Argazkiak: Alberto Villar eta Iera Garaio