Kantu Kolore taldeak 'Krokodilo' ikuskizuna eskainiko du bihar Alberto Acero plazan

Aitor Aspuru Saez 2022ko urr. 14a, 08:30

Kantu Kolore taldearen zuzeneko emanaldi baten argazkia. / Kronika.eus

Umeentzako abestiak egiten dituen taldeak Vital Egunaren barruan joko du Laudion bihar -larunbata-, 12:30ean

Kantu Kolore musika proiektuak Laudio bisitatuko du bihar. Zehazki, 12:30ean Krokodilo ikuskizuna eramango dute Alberto Acero plazako oholtzara. 2016an sortutako taldea irakaskuntzari lotutako zazpi lagunek osatzen dute. Hain zuzen, irakasle hauek konturatu ziren umeek barneratzen dituztela abestien hainbat mezu. Gauzak hala, eduki didaktikoak eta dibertimendua uztartzen dituzte kantetan.

Eduki horiek hainbat balio sustatzen dituzte: sexu aniztasuna (Ni naiz), ekologia (Plastik, Esna zaitez) edota euskararen erabilera (Euskara). Horrez gain, eskoletan zein etxeetan lantzeko koreografiak eta karaokeak ikusgai dituzte webgunean.

Ikuskizuna Vital Egunaren bitartez helduko da Aiaraldera, eta gero Murgiara eramango dute 18:30ean. Ekimen horren barruan, Fundazioak hainbat emanaldi egingo ditu Araban, besteak beste, Natos eta Waor egongo dira bihar Gasteizko Foru plazan.

Ekitaldia ahalik eta jasangarriena izateko, hurrengo aholkuak zabaldu ditu Fundazioak:

  • Erabil itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez ere etor zaitezke edo bizikletaz.
  • Saihestu itzazu erabilera bakarreko ontziak.
  • Erabil itzazu guk jarritako edukiontziak hondakinak birziklatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide