Laudioko dendariek udazkeneko eta neguko moda aterako dute kalera ostiralean, Gau Zurian. Horretarako, 14 establezimenduk euren produktuak eramango dituzte espaloira, eta desfileak ere egingo dituzte beste negozio batzuek. Modu horretan, arroparekin batera, herritarrak izango dira protagonista nagusiak.
Eguraldiak ahalbidetzen badu, kalean arituko dira modeloak, eta euria egingo balu, denden barruan. Zehazki, desfileen ordutegia honako hau izango da:
18:30 // Kukuma (Zumalakarregi 45)
18:45 // Ez&Bai (Baia 6)
19:00 // Monai (Ezka 4)
19:15 // Trenpea (Ezka 2)
19:30 // Unan jantzi denda eta Lorea (Araba 1)
19:45 // Karam eta Charol (Zumalakarregi 38)
20:00 // Can Can (Zumalakarregi 39)
20:15 // Mokka eta Tapiceria Juan (Zumalakarregi 46)
20:30 // Tximeleta Boutique (Zumalakarregi 50)
20:45 // Nina Life Styling (Zumalakarregi 49)
Horrez gain, ordutegia luzatuko dute 21:00ak arte eta zuzeneko musika ere egongo da udalerrian, Bi Hotsak eta Arloteen abesbatzekin eta Dantzatzeko prest DJaren eskutik.
Azkenik, Gorobel Crossfit gimnasioak fitboxing eta kick boxing erakustaldia eskainiko du Alberto Acero plazan, 19:00etatik 21:00ak arte.