Laudio Atletismo taldeko kategoria desberdinetako 20 korrikalari baino gehiago joan ziren iragan larunbatean Bilbon izandako nazioarteko XVI miliara. Alberto Talledo klubeko zuzendariak nesken sailkapena nabarmendu du: “Emakumezkoen sub16 kategorian eta seniorretan 3. eta 4. postuak lortu dituzte”. June Rivas, Arrate Talledo, Ane Lopez eta Leire Zaballarenak dira lorpenak, hurrenez hurren. Ez da marka malaka nazioarteko atleta ezagunak eta klub garrantzitsuenak biltzen dituen lasterketan. Gainera, asteburu berean izandako Zallako Herri Bira lasterketa herrikoian Koldo Ayesta taldekideak eskuratu zuen lehen postua.
Entrenamendu gisa baliatu dituzte nazioarteko bi hitzorduok. Sasoi oneko daudela frogatuta, kros denboraldian murgilduko dira igande honetatik aurrera. Zornotzan emango diote hasiera, nazioarteko lasterketa izango da hau ere. Bertan erabakiko da zein talde joango diren Espainiako Kluben Kros Txapelketara. 16 urtetik azpiko taldea 3. edo 4. postuan sailkatzen saiatuko dira, azaroaren 12an eta 13an Atapuercan (Burgos) izango den lasterketarako txartela eskuratu asmoz.
Laudioko kroseko izen-ematea zabalik
Azaroaren 20a etxean korrika egiteko eguna izango da. Atzo bertan ireki zuen Laudioko klubak Espainiako Atletismo Federazioan izena emateko epea. Izan ere, hirugarrenez Espainia mailako krosa izango da Ibar Krosa. Gainera, Euskadiko Master txapelketa (35 urtetik gorakoena) jokatuko da aldi berean, eta lasterketa herrikoia eta paralinpikoena ere egingo dituzte Ellakuriko igerilekuen zelaietan.