Magdalena Valerio, Guadalajarako PSOEko diputatua, Lan Ministro ohia -2018-2020- eta Toledoko Ituneko presidentea, eta Toni Ferrer, Senatuko Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Batzordeko presidentea, “eredu ekonomiko eta sozialaren funtsezko bi zutabez” arituko dira Laudion, pentsio publikoez eta Gizarte Segurantzaz, hain zuzen, PSEk adierazi duenez.
Hitzordua Arabako Alderdi Sozialistak antolatu du etabihar izango da Lamuza Parkeko Kultura Etxean. Arratsaldeko 17:30ean abiatuko da mintzaldia.
Hitzaldiko ardatz gisa, PPk 2013an onartutako pentsio-sistemaren erreforma, horretan jasotako Pentsioen Errebalorizazio Indizearen eta Iraunkortasun Faktorearen indargabetzea eta Espainiako Gobernuak onartutako azken neurriak aipatu dituzte sozialistek zabaldutako komunikatuan.