Gau Zuria ospatu zuten atzo arratsaldean Laudion. Herritarrek saltokietako udazkeneko eta neguko moda erakutsi zuten moda desfile txikien bidez. Guztira 14 establezimenduk hartu zuten parte, eta ekimenak ikusle ugari erakarri zituen.
Moda desfileak, ordea, ez ziren izan APILL elkarteak antolatutako ekimenaren osagai bakarrak. Herriko abesbatzek kaleak girotu zituzten, eta Gorobel Crossfit-eko kideek erakustaldia eskaini zuten Aldai Plazan.