Elkarlanean antolatu zuten atzo 'Basoaren aldeko arratsaldea' Laudion. Kirikiñoren basoa izan zuten topaleku, eta bertan antolatu zuten arratsalde osoko egitaraua Laudioko Institutuak eta Kirikiño taldeak.
17:30ean hasi zen ekimena, eta hainbat ekintzaz gozatzeko aukera eskaini zuten iluntzera arte. Batetik, ipuin kontalaria eta txokolate beroa uztartu zituzten, eta bestetik Kalaka egurrezko jokoak kokatu zituzten espazioan. Horrez gain, landatze tailerra, iluntze musikatua eta askaria ere izan zituzten gozagai hurbildutako lagunek.
Argazkiak: Kirikiño Atseden Taldea