Istripua gertatu da 22:40ak aldera Laudion, A-625 errepidean, Arantzar poligonoaren parean dagoen bihurgunean. Auto bat irauli egin da eta sua hartu du.
Hala ere, ez da zauriturik egon, Ertzaintzak Aiaraldea komunikabideari jakinarazi dionez. Poliziez gain, Arabako Foru Suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera. Trafikoa etenda dago.