Topaketa berezia egin zuen Laudioko Santa Luzia abesbatzak atzo. Karrika jatetxea aukeratu zuten hitzordurako, eta bertan elkartu ziren mende erdiko ibilbidean taldeak izandako partaideak edota euren senideak. Izan ere, koraleko kideak eta joandakoak izan zituzten gogoan. Gainera, 50. urtemuga ospatzeko egindako dokumentala aurkezteko baliatu zuten zita. Ondoren, mokaduarekin egin zuten topa.
Aurki hasiko du Santa Luzia abesbatzak 50. urtemuga ospatzeko ekitaldi sorta. Lehenbiziko ekintza urriaren 29an izango da: Lamuza kiroldegian kontzertua eskainiko dute 19:00etan.