Granja kiroldegia lagunez gainezka egon da Santa Luzia Abesbatzaren 50. urteurrenean

Aitor Aspuru Saez 2022ko urr. 30a, 14:05

Laudioko beste hamar kultura talderekin ospatu zuen atzo (larunbata) Santa Luzia Abesbatzak 50 urteko ibilbidea eta Granja kiroldegiko harmailak txiki geratu ziren publiko guztia jasotzeko. Abestiz, musikaz eta dantzaz beteriko emanaldia izan zen -ia bi ordukoa- eta une hunkigarriak ere ez ziren falta izan. Elkarren artean omendu ziren tokiko elkarteak, eta Udalaren aitortza ere jaso zuen abesbatzak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide