Astelehenean zendu zen Palencian 70 urteko laudioarra. Auto batek harrapatu zuen aurreko egunean, 18:51k aldera, Castilla etorbideko zebrabide bat gurutzatzen ari zelarik, 112 zerbitzuak azaldu duenez.
Larrialdi zerbitzuek Rio Carrion ospitalera eraman zuten, baina astelehenean hil zen zaurien ondorioz. Bera ez zen izan biktima bakarra. Izan ere, 69 urteko beste emakume bat ere harrapatu zuen ibilgailuak. Ospitalean dago herritarra baina, komunikabideek azaldu dutenez, bere bizitza ez dago arriskuan, zauri larriak baditu ere.
Palenciako Udaltzaingoak droga eta alkohol testak egin zizkion gidariari, baina negatibo eman zuen proba bietan. Hala ere, zuhurtziagabekeriagatik sortutako lesioak eta arduragabekeriako homizidioagatik ikertuko dute.