Laudioko plaza alboko iturriko burdinezko 'ume' bat apurtu dute, XIX. mendekoa

Aitor Aspuru Saez 2022ko aza. 4a, 10:30

Iturritik desagertutako elementuak hutsunea utzi du. / Adolfo Guerrero

Iturria 1880an eraiki zuten Urkijo markesaren aginduz eta geroztik han egon dira uhandre-umeak. Urriaren 22an, antza, txikitu zuten burdinezko apaingarria.

Urriaren 22an ezezagun batzuek Lamuza parrokiaren alboan dagoen iturriko umeetako bat birrindu zuten. Apaingarria bere lekutik atera eta bururik gabe utzi zuten. Alegia, burua ere bertan utzi zuten, apurtuta.

XIX. mendeko uhandre-umea txikituta geratu zen eta orain Laudioko Udala elementua ordezkatzeko modua bilatzen ari da.

1880an erakitako iturria

Navarrok, bide batez, azaldu du iturriaren historia zein den. Bere aburuz, horren jatorria da erakundeek hartutako erabakia hilerriak herrigunetatik mugitzeko, osasun arrazoiengatik. Izan ere, iturria dagoen lekuan egon zen Lamuza parrokiako kanposantua, 1790. urtera arte. Orduan hasi ziren ehorzketak San Roke baselizako inguruetan egiten.

Iturriko apaingarriak ez dira umeak, 'uhandreak' baizik, hau da, Neptuno jainkoaren semeak, erdi arrainak, erdi gizakiak.

Erakundeek urrats bat gehiago egin eta 1790ean hilerria erabat kendu zuten; bere ordez arkupeak atonduta eta iturri publikoa jarrita. Navarrok deskribatutakoaren arabera, hori izan zen udalerriko lehen iturri publikoa. Egitura xumea zuen eta Inarrondotik eramaten zuten ura haraino. 

Urkijo markesa

1880. urtean, Urkijo markesak ur biltegi berria eraiki zuen Granja inguruan -egungo kiroldegitik gertu- eta, ura Lezeagatik bideratuko zuela baliatuta, herriguneko iturria hornitu eta aldatu zuen.

Iturri berri hori lau umerekin apaindu zuen. Navarrok argitu du berez irudi horiek ez direla umeak, baizik eta 'uhandreak'; hau da, Neptunoren semeak, erdi arrainak, erdi gizakiak.

Iturriaren eraikuntzan Jose de Txarroalde harginak izan zuen garrantzia handia, hiru hilabetez landu baitzuen harria eta 4.000 erreal jaso zituen horren truke. Joaquin eta Felix Sagastizabal anaiek egin zituzten eskailerak eta Antonio Quincocesek margotu zituen uhandreak.

Jatorri ezezaguna

Urkijo familiaren dokumentazioa eskuragarri ez dagoenez, Juan Carlos Navarrok adierazi du ezinezkoa dela jakitea zein den uhandreen jatorria, baina berak horrelako burdinezko eskulturak topatu ditu Madrilen, Bilbon, Lekeition, Txilen edota Frantziako estatuan. Edonola ere, bere iritziz, artista frantziar batek sortu zituen XIX. mendearen amaieran.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide