APILL elkarteak jarraitzen du sustatzen tokiko negozioetan kontsumitzea eta horretarako bi egitasmoren amaieraren berri eman du. Alde batetik, Gildaren II. Ibilbidearen irabazleak ditu. Lauri Barria gailendu da modu tradizionalean egindako gildetan eta Blanco taberna, ordea, gilda librean. Gainera, Imanol Garai Ibarrondok.lortu zuen Donostian bi egun igarotzeko saria, ibilbidean parte hartu zutenen artean zozkatutakoa.
Bestalde, Laudio On kanpainaren bidez, Itsaso Gilek eraman du Iphone 13 berria. Zozketa horretan parte hartzeko beharrezkoa zen 10 eurotik gorako gastua egitea tokiko dendetan eta tiketak Laudio Berrikusi aplikaziora igotzea.