Gorbeian galdutako mendizalea hilik aurkitu du Ertzaintzak. Poliziak adierazi duenez, 64 urte ditu, eta atzoz geroztik egon da desagertuta. Hala jakinarazi zuen bere familiak iluntzean.
Berez, Pagomakurren utzi zuen ibilgailua, Gorbeiara joateko. Sendiaren arabera, goizean joan zen mendira gizon laudioarra, eta iluntzean haren berririk ez izatean eman zuten desagerpenaren berri. Alabaina, 21:30ean mendizalearen ibilgailua topatu zuten Pagomakurreko aparkalekuan, Areatzan (Gorbeia).
Ertzaintzak zabaldu duenez, Gorbeiako parke natural osora hedatu dute bilaketa, eta 11:30ak aldera hilotza aurkitu dute gurutzetik gertu.
Euskadiko #LarrialdiZerbitzuak #Gorbeia mendian desagertutako 64 urteko mendizale baten bila ari dira.
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) November 6, 2022
https://t.co/dU5Zq5lmJu
@ertzaintzaEJGV #ZEU #Suhiltzaileak @Bizkaia @CruzRojaBizkaia @DYABizkaia #GrupoPerroSalvamento pic.twitter.com/5ndFcdN8Br