Gaur 13:00ak aldera larrialdi zerbitzuek esku hartu dute Ermualden. Izan ere, mendizale batek istripua izan du eta Arabako Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.
Toki irisgarriagora eraman dute 54 urteko herritarra eta han artatu du anbulantzia batek. Jarraian, Galdakaoko ospitalera eraman dute. Hori bai, Ertzaintzak adierazi du ez zuela zauri larririk.