Dozenaka lagun bildu zituen Laudio Ikastolako ikasleek Sahararen alde antolatutako jaiak

Erredakzioa 2022ko aza. 7a, 07:00

Esmara Eguna antolatu zuten ostiralean Laudio Ikastolako Batxilergoko hainbat ikaslek Faktorian. Sahararen alde garatu duten proiekturako dirua biltzea izan zen egitasmoaren funtsa. Emanaldi sorta antolatu zuten horretarako. Matx bakarlaria eta Azkenak eta Gomi DJak igo ziren oholtzara, arratsalde zein gaua girotzeko. Horrez gain, bingoa eta zozketa ere egin zituzten.

Aiaraldea Komunikabideak bideoz jaso zuen ikasleek egunaren hasieran eginiko aurkezpena eta Matxen kontzertua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide