Alvaro Barrios izango da Omnia alderdiko alkategaia 2023ko hauteskundeetan

Aitor Aspuru Saez 2022ko aza. 9a, 15:51

Alkatetza eskuratzeko aurkeztuko du bere burua Alvaro Barriosek. / Omnia

Aho batez hautatu zuten Omniako kideek Alvaro Barrios eta hemendik aurrera hasiko dira alderdi independentearen prestaketak hauteskundeei begira.

Omnia talde independenteak prentsa oharra zabaldu du azaltzeko Alvaro Barrios izango dela berriro bere alkategaia. Erakundeak azaldu duenez, "adostasunez eta aho batez" hautatu zuten bere alderdikideek Barrios, Laudion zentratutako proiektua aurkeztu ostean.

Hain zuzen, zinegotziak honakoa adierazi du: "Omniak bakarrik, bere independentziari esker, defendatu dezake Laudio beste alderdiek Gasteizekin dituzten loturetatik, zeintzuek horrenbeste eragin duten gure herrian". 

Omniaren ustez, Barriosek zinegotzi gisa pilatu duen esperientziarekin eta duen kudeaketa gaitasunarekin alkate izan daiteke eta herriak behar duen pizgarria izan. Hain zuzen, alderdi independenteak aldarrikatu du 12 urte beteko dituela Udalean eta eskarmentu gehien duen taldea dela.

Etorkizunera begira

Azkenik, Omniak iragarri du 2023ko hauteskundeen prestaketari ekingo diola: parte hartzerako prozesuak, programaren osaketa... Bide horretan, alderdiak espero du herritarren iradokizunak eta ideiak jasotzea, eta gogoratu du ideiak jasotzeko puntuak jarriko dituela kalean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide