APILLek Merkataritza Gune Irekien 2022ko Sari Nazionalen ohorezko accesita irabazi du

Erredakzioa 2022ko aza. 12a, 16:00

2022ko Barne Merkataritzako Sari Nazionaletako ohorezko accesita jaso du APILLek, Laudioko Merkatari eta Industria Txikien Elkarteak, Merkataritza Gune Irekien Sari Nazionalaren kategorian.

Ohorezko accesita jaso du APILLek, Laudioko Merkatari eta Industria Txikien Elkarteak, 2022ko Barne Merkataritzako Sari Nazionaletan, Merkataritza Gune Irekien Sari Nazionalaren kategorian. Ekitaldia azaroaren 10ean izan da Zumarragan eta ‘Gasteiz-on’ elkartea izan da aipatutako kategoriako lehen irabazlea. 

“Laudioko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen batasunak osatzen du gure gure Merkataritza-Gune Irekia, hiri-eremuaren kudeaketarekin batera. Tokikoaren aldeko apustua funtsezkoa da edozein herritako merkataritza-, zerbitzu- eta aisialdi-sarearen biziraupenerako”, adierazi du Laudioko merkataritza elkarteak komunikatu batean.

Horrez gain, merkataritzaren eta aisialdiaren arteko elkarlana eta elkar beharra nabarmendu dituzte: “Merkataritzaren eta aisialdiaren arteko mixa ez duen herria hutsik eta bizitzarik gabe geratzen da”.

APILLen esanetan, 45 urte baino gehiago daramatza Laudioko elkarteak lanean, “hiri-ekonomiaren indarguneak indartzeko eta ahuleziak minimizatzeko” eta, horretarako, periferiako merkataritza-gune handien (CC Cerrados) eta online merkataritza-guneen indarguneak izan dituzte errefente, hala nola hurbiltasuna, kalitatea eta tratu-berotasuna.

Komunikatuan aipatu bezala, hainbat ekintza sustatu ditu APILLek Laudioko merkataritzan azken urteotan, estatu mailako aintzatespena lortu dutenak:

  • Marka bat eta merkataritza-seinaleztapeneko plan bat garatzea, udalerriko merkataritzren ikusgarritasuna eta irisgarritasuna hobetzeko.
  • Dinamizazio-kanpainen tokiko ekonomia bidez aktibatzeko plana.
  • ‘Laudio Txartela’ izeneko fidelizazio-txartela.
  • ‘Marketplace’ gunea.
  • Laudio Berrikusi app-aren sustapena, Laudioko Udalarekin lankidetzan eta Eusko Jaurlaritzaren esperientzia pilotua izanik.
  • Udalerriko hirigintza komertzialaren garapenean parte hartzea, kaleak atseginagoak eta irisgarriagoak izan daitezen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide