Gazte Egunaren edizio berria egingo dute azaroaren 26an

Aitor Aspuru Saez 2022ko aza. 14a, 21:30
2014an ospatu zuten azkenengo aldiz Gazte Eguna Laudion. / Aiaraldea.eus

Laudioko Gazte Asanbladak eta Jaiak Koordinakundeak antolatu dute eta egun osorako egitaraua izango da.

Laudioko Gazte Asanbladak eta Jaiak Koordinakundeak berriki zabaldu dute Gazte Egunaren kartela. Azaroaren 26an ospatuko dute eta larunbat hori ekintzaz josiko dute goizetik gauera arte. 

Hasteko, txupinazoa jaurtiko dute 12:00etan eta une horretan hasiko dira umeentzako jarduerak Kirikino taldearen eskutik eta bertso poteoa Aroa Arrizubietarekin eta Bittor Altuberekin.

14:30ean herri bazkariaren ordua helduko da Laudio Institutuan eta jarraian bingo musikatua eskaini eta olinpiadak jokatuko dituzte. 19:00ak arte egongo dira ikastetxean eta ordu horretan abiatuko da karropoteoa herrigunetik, ondoren afaltzeko.

Bukatzeko, 21:00etan Iratzar erromeriak joko du eta DJ Azkenak Itxi Dezala taldeko kideek (hau da, Azkenak jai kuadrillako musika jartzaileek) itxiko dute eguna.

Tiketak salgai daude Sorgin eta Leize tabernetan. 8 euroko tiketak zapi eta bazkariaren truke izango dira eta 11 eurokoek zapia, bazkaria eta afarirako eskubidea emango dute.

2022ko edizioarekin, 2014tik ospatzen ez zen jaiari jarraipena emango diote. Hemen ikusi daiteke orduko hartan plazaratutako abestiaren bideoklipa:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide