Larunbat honetan, azaroaren 19an, pilotari afizionatuak eta profesionalak arituko dira Aretako frontoian. Lehendabizi afizionatuen txanda izango da, Mata-Eskuza eta De la Fuente-Loza bikoteen norgehiagokarekin. Zabala-Gaskue eta Exposito-O.Etxebarria bikoteak lehiatuko dira ondoren, profesionaletan. Azken partida, Irribarria-Rezusta eta Elordi-Martija bikoteek jokatuko dutena, ETB1ek emango du zuzenean.
16:15ean hasiko dira partidak eta sarrerak takillan bertan eskuratu ahalko dira 15:30etik aurrera. Aurrez ere eros daitezke, www.entradasfronton.com helbidean.
