Katu beltz baten jabeek laguntza deia zabaldu dute ahalik eta lasterren berreskuratzeko. Izan ere, pasa den astetik ez dute maskotaren berririk izan. Bere izena Aibar da, tamaina handikoa da eta zikiratua dago. Berez, etxebizitza Zumalakarregin dauka, Eroski supermerkatutik gertu, hain zuzen.
Antza, katu lagunkoia da eta jabeek ez dute baztertzen norbaitek kaletik jaso izana. Modu batean edo bestean, ezezagunen batek etxean badu edo bere auzoan ikusi badu 679 89 39 46 telefono zenbakira dei dezake, duen informazioa partekatzeko.