Egungo gazteon bizimodua asko aldatu da duela hamarkada pare batzuekin alderatuz. Honetan eragiten duten faktore anitz daude, baina, teknologia da haietako esanguratsuena edota nabarmenena.
Kaletik buelta bat eman eta ia leku guztietatik gazteak aurkitzen dituzu mugikorrari begira. Askotan talka egotear egon dira nirekin ibiltzen noan bitartean. Askok zebrabideak pantailatik begirada altxatu gabe gurutzatzen dituzte. Bideoak etengabe ikusten, bolumena altu izanda herriko jaietako bozgorailu bat balira bezala. Kaleak begiratzean estimulu handirik ez duenez gizakion begi bistak jasotzen, mugikorran errefuxiatzen dira. Gero eta ohikoagoak bihurtzen ari dira estimuluz betetako ekintzak eta azkarrak direnak, prozesu honetan teknologiak zerikusi zuzena izanik. Netflixeko pelikula baten zati bat asko ez gustatzean, azkar bilatzen da beste bat. Horregatik, ez gaitezela harritu entzutean gero eta gutxiago liburuak, artikulu luzeak… irakurtzen direla esaten dutenean. Denbora asko damara eta askotan zaila da testu luze bat irakurtzearen prozesua. Bien bitartean, gazteoi alferrak izendatzen gaituzte, edota irakurtzea gustatzen ez zaigula diote, teknologiak eragin handia duela honekin ahazturik. Gainera, aparatu elektroniko hauek txikitatik erabiltzera hezten gaituzte hezkuntza-sistemaren bidez. D.B.H.-n hauek ia eskola guztietan erabiltzen dira alabeharrez. Eta zer ez esan batxilergoari buruz. Ordenagailuak L.H.-ra heltzen ari dira azken urteotan, ume gero eta txikiengan normalizatzen ari da hauen erabilera. Klaseko lan eta informazio asko Classroom bezalako plataforma digitalen bidez bidali eta jasotzera behartuta gaude gazteak. Hala eta guztiz ere, teknologienganako adizkioaren errua guri, gazteoi, leporatzen digute askotan.
Mugikorrak gure bizitzetan sartu dira eta badirudi gurekin batera luzerako iraungo dutela. Teknologiek adikzio itzela sortzen dute, eta, txarrena da, gaztaroan gauden gehiengo handi batek erabiltzen ditugula. Salbuespen txikiak egon arren, ez dago ia inor mugikorra erabiltzen ez duenik egun. Teknologiek gure bizitzak guztiz aldatu dituzte, batek daki nola biziko garen hamarkada batzuk barru.
Halere, pantailetan kalitatezko eduki gutxi kontsumitzen da. Ez dago inolako arazorik futbola, memeak, bideojokoak… ikusteko erabiltzea teknologiak. Baina, gutxik erabiltzen dituzte berriak irakurtzeko, ikasteko edozer gauza berria, politika irakurtzeko… Honek, pentsamendu kritiko ezaren prozesuan laguntarazten du. Hau hezkuntzatik datorren beste arazo bat da. Zergatik sinetsi behar dugu irakasleek dioten denari? Zergatik sinetsi behar dugu historiako apunteetan agertzen dena guztiz egia dela? Klaseetan jasotzen duguna barneratzera irakasten digute. Baina ez galdetzera ea zergatik den horrela eta arrazonamendua garatzera. Halaber, sare sozialetan askotan manipulatutako mezuak agertzen dira eta jende askok sinisten ditu, idatzitakoa zalantzan jarri gabe. Hau, askotan ikus daiteke autoritate argudioak erabiltzen direnean.