Eguerdian abiatu dute egitaraua. Herriko plazan egin dute txupinazoa, eta bertso-poteoa egin dute jarraian, Aroa Arrizubieta eta Bittor Altube bertsolariekin. Kirikiño aisialdi taldeko kideek umeentzako jolasak egin dituzte bien bitartean, Institutuko patioan.
Alboan dagoen frontoian egin dute bazkaria, eta giroa nabarmen berotu da jan osteko bingo musikatuan. 'Karro-poteoan' abiatu dira arratsaldean gazteak, eta Aldai plazara mugitu da giroa iluntzean, Iratzar erromeriarekin eta Azkenak itxi dezala DJen emanaldiarekin.
Argazkiak: Txabi Alvarado eta Ainhoa Ayesta