Arnaldo Otegi EH Bildu koalizioaren koordinatzaile nagusiak hizketaldia eskainiko du bihar Laudioko Lamuza Parkeko Kasinoan, 18:30ean. Abante! prozesuaren barruan egiten ari da EH Bildu horrelako agerraldiak Euskal Herri osoan, eta Araban egiten den bigarrena izango da Laudiokoa. Aurrekoa Gasteizen egin zuten.
Berez, Otegik aktualitateko gaiak jorratuko ditu, egoera politiko orokorrari lotutakoak. Besteak beste, Ukrainako gerra, herri itunak edo aurrekontuak izango dira aipatuko direnak. Ekitaldia ez da irekita egongo hedabideentzat, baina herritarren parte hartzea ahalbidetuko du eta publikoak galderak egiteko aukera izango du.