Pasa den astean, ostegunean, harrapaketa gertatu zen Gardeako auzunean. 19:00ak aldera Orbeko Etxetik gertu izan zen ezbeharra eta larrialdi zerbitzuek esku hartu behar izan zuten.
Berez, ibilgailuak 67 urteko emakumeari eman zion kolpea eta lesioen eraginez Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten. Udaltzaingoak adierazi duenez, ez zuen zauri irekirik.
Tokiko poliziak berak egin zituen argiketak eta, antza, gidariak ez zuen arduragabekeriarik egin eta gertakaria ikusgarritasun eskasaren emaitza izan zen.