Vidralak Erresuma Batuko merkatua ustiatzen jarraitzen du. Laudioko konpainiak botilarazteko fabrika berria erosi du Bristol hiritik gertu, The Park izena duen industriagune batean. Carlos Delclauxen enpresak 34 milioi euro baino gehiago ordaindu ditu azpiegitura berriaren truke.
Vidralak zabaldutakoaren arabera, fabrika berriak ez du CO2 isuririk eragingo, eta behar energetikoen %100 asetzeko aukera ematen dion zentral eoliko propioa dauka 2019tik.
Beirazko botilak betetzeko azpiegitura ez ezik, negozio lerro oso bat eskuratu du Vidralak Erresuma Batuko hegoaldean. Izan ere, munduko ardo ekoizle handienetako bat den Accolade etxearekin tratua itxi berri du. Aloccadek Bristoleko fabrikan bertan ekoiztutako botiletan botilaratuko ditu bere ardoak aurrerantzean, eta filial berriaren gaitasun logistikoa baliatuko dute botila horiek Erresuma Batutik banatzeko.