Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da bihar. Hori dela eta, ekitaldia egin dute gaur goizean Laudioko Herriko plazan. Udalerriko hezkuntza zentroetako ikasle era irakasleak bertaratu dira, eta euskararen aldeko mezu bana plazaratu dute. Ondoren, Udalean ordezkaritza duten talde politikoek hartu dute hitza, irakurketa bateratua plazaratzeko.
Euskararen erabilera kaleko presentzia handitzearen beharra jarri dute udal ordezkariek mahai gainean, eta "epaitegietatik jasotako euskararen kontrako erasoak" ere izan dituzte hizpide, "euskararen normalizazioari inolako mesederik egiten ez diotela" iritzita.
Arloteek ere hartu dute parte ekitaldian, Bagare eta Txoriak txori abestiak kantatuz.