Euskarazko 43. ipuin lehiaketako irabazlea da Mikel Ayllon Corral. Gaur jakinarazi dituzte saridunak, Ana del Valek zuzendutako Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak antolatutako ekimenean. Hala, Mikel Ayllon Corral laudioarrak 6.000 euro eskuratuko ditu 2023ko apirila baino lehen lana osatzeko. Hain zuzen, Liburuaren eta Egile Eskubidearen Munduko Egunaren testuinguruan argitaratuko dituzte lanak.
"Beti da pozgarria halako sari bat jasotzea, are gehiago lehen mailako epaimahai batek hartzen duenean erabakia"
Mikel Ayllon Corralek pozik jaso du berria: "Beti da pozgarria halako sari bat jasotzea, are gehiago lehen mailako epaimahai batek hartzen duenean erabakia".
Aipamenetik harago, argitalpenak egiten diola ilusio gehiago aitortu du, "pozgarriena zera da, apirilean ipuina argitara emango duela aldundiak, edozeinek eskuratu eta irakurri ahal izateko".
Hain zuzen hauek izan dira Ignacio Aldecoa Saria lehiaketako epaimahaikideak aurten:
- Iban Zaldua (Entsegu eta Haur eta Gazteen Literatura Sariak bereganatutakoa eta unibertsitateko irakaslea)
- Mikel Ayerbe (literatura kritikaria eta unibertsitateko irakaslea)
- Uxue Apaolaza (Euskadi Literatura Saria 2022, Ignacio Aldecoa Saria 2020 eta irakaslea).
Epaimahiaren aburuz, ondorengoak izan dira onenak:
- Euskarazko 43. ipuin lehiaketako Ignacio Aldecoa sariduna: Mikel Ayllon Corral
- Euskarazko 32. olerki lehiaketako Ernestina de Champourcín sariduna: Oskar Gaztelu Bilbao
- 32. olerki lehiaketako Ernestina de Champourcín sariduna: José Ignacio López Hernández