Abenduaren 1ean egin zuen Laudioko merkatari eta ostalarien elkarteak 65 urtetik gorakoentzako erosketa karruselaren zozketa berria. Arantza Lekanda izan da zozketan saritua, eta 2.000 euroko bonoa eskuratu du herriko saltokietan gastatzeko.
APILLek azaldu duenez, ehunka izan dira azaroan zozketan parte hartzera animatu diren herritarrak, eta elkarteko zein udaletxeko buzoietan milaka tiket utzi dituzte, bono sariduna eskuratzeko helburuarekin.
Hain zuzen ere, Tximeleta arropa dendan egindako erosketak eman dio 2.000 euroko saria Lekandari, eta datorren abenduaren 15ean gastatu ahalko du diru hori.