Larunbatean jokatuko dira LVII. tokiko bola txapelketaren final handiak

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko abe. 7a, 16:00
San Roke bolatokian jokatuko dituzte finalak. / Zuin

Laudioko San Roke Udal Bolatokiek tokiko txapelketaren LVII. edizioaren finalak hartuko dituzte larunbat honetan. Urrian hasi zuten norgehiagoka, 48 parte-hartzailerekin.

Larunbatean Tokiko Sari Nagusiaren LVII. edizioko final handiak jokatuko dira Laudioko San Roke Udal Bolatokian. 57 urtez antolatu du txapelketa klub laudioarrak, eta urrian hasi zuten aurtengo edizioa.

48 parte hartzailerekin hasi zuten lehiaketa, bikotekako zein bakarkako kategorietan. Urriko lehenengo hiru asteetako jaurtiketa guztien batura egin eta hurrengo fasera igaro ziren jokalariak.

Bakarkako lehen 16 kirolariek euren artean torneoa jokatu dute, eta kanporaketa sistema berdina erabili dute lehenengo zortzi bikoteek. "Hau da eskualdeko txapelketa bakarra kopa formatuko kanporaketa duena, gainerakoek puntuazioen araberako sailkapena egiten dute", azaldu dio Oscar Larrazabal klubeko kideak Aiaraldea Komunikabideari.

Final handiak larunbatean

Abenduaren 10ean amaituko da txapelketa, binakako zein banakako final handiekin. Binakako kategoriarekin hasiko dira larunbatean: 16:30ean Bea Isasi eta Alberto Lopez bikotea Oscar eta Carlos Olabarrieta anaien aurka neurtuko da. Banakako finala 18:30ean jokatuko dute, eta Carlos Llano eta Carlos Olabarrieta egongo dira aurrez aurre.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide